XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baionako istiluek salaketa ugari piztu dute Iparraldean

M E. / BAIONA

Herenegun Baionan iragan zen arrantzaleen manifestaldiaren ondoren errakzioak sortu dira, batez ere Jean Paul Lebègue polizia larri zauritu zutelako.

Lebègue egoera larrian zegoen atzo Baionako ospitalean, nahiz eta ebakuntza egin zioten.

Itsasontziak arriskuan daudenean laguntza eskatzeko erabiltzen duten suziriarekin eraso zion arrantzale batek poliziari.

Charles Josselin Itsas ministroak Baionako gertakaria salatu zuen agiri baten bidez: Arrantzaleen horrelako manerak ez du ezer ekartzen eta arrantza munduko mezua trabatzen du .

Josselinek arrantzaleei eskatu die lasaitasuna eta duintasuna beren protestetan.

Arrantza munduan ere salaketak sortu dira, batez ere Hendaiako portuko Jean Baptiste Garat Bidasoa kooperatibako lehendakariaren ahotik.

Politika munduan ere salaketak plazaratu dira, hala nola Alain Lamassoure (UDF) diputatuak eta Nicole Péry (PS) eurodiputatuak.

Istiluetan Poliziak atxilotu zituen bost arrantzaleetarik hiru libre utzi zituen.

Beste biak Baionako komisaldegian daude.

Michel Elie komisariaren esanetan hauetako batek Lebègue polizia zauritu zuen.

Hendaiako arrantzalea da azken bi urte hauetatik baina Bretainian jaio zen, Finistère departamenduan.